Skip to content

CONTACTO

m Inicio 5 Oferta educativa 5 Gestión administrativa

Gestión administrativa

Lan-arloan, kontabilitatean, merkataritzan, finantzetan eta fiskalitatean administrazio-laguntzako jarduerak egitea, bai eta bezeroari/erabiltzaileari arreta ematekoak ere, enpresa publiko zein pribatuetan, indarrean dagoen araudia eta kalitate-protokoloak aplikatuta, bezeroaren gogobetetzea ziurtatuta eta laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauen arabera jardunda.

LH zikloa Erdi Mailako LH
Ikastetxea Maria Ana Sanz
Txanda Goizez
Saila Administrazio eta Kudeaketa
Iraupena 2.000 ordu
Eredua Elebiduna (Gaztelania-Ingelesa)

Sartzeko baldintzak

Erdi-mailako ziklo batean sartzeko, baldintza hauetakoren bat bete behar duzu:

Zuzeneko sarbidea:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo goragoko maila akademikoa izatea.
  • Oinarrizko Lanbide Titulua izatea (Oinarrizko Lanbide Heziketa).
  • Teknikari edo teknikari laguntzaile titulua edo ondorio akademikoetarako baliokidea izatea.
  • Batxilergo Bateratu Balioaniztuneko (BBB) bigarren maila gainditu izana.
  • 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditu izana.

Proba bidez sartzea (aurreko baldintzaren bat ez dutenentzat)

  • Erdi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean gutxienez hamazazpi urte beteta izatea eskatuko da).

Profesional honek enpresa handietan, ertainetan eta txikietan egiten du lan, edozein jarduera-sektoretan, eta bereziki
zerbitzuen sektorean, bai eta administrazio publikoetan ere, enpresa eta erakunde horien administrazio- eta kudeaketa-zereginetan administrazio-laguntza eskainiz eta bezeroei eta herritarrei arreta eskainiz.

FAQ

Zer ikasi eta egingo dut?
  • Enpresaren informazio-zirkuituetan barneko edo kanpoko dokumentuak edo komunikazioak izapidetzea.
  • Dokumentuak eta komunikazioak prestatzea, jasotako aginduetatik edo lortutako informaziotik abiatuta.
  • Komunikazioak eta dokumentuak sailkatzea, erregistratzea eta artxibatzea, teknika egokien eta enpresan ezarritako parametroen arabera.
  • Enpresaren jarduerari dagokion euskarri-dokumentazioa kontabilitatean erregistratzea, segurtasun- eta kalitate-baldintzetan.
  • Diruzaintzako administrazio-kudeaketak egitea, gerentziak ezarritako arauei eta protokoloei jarraituz, erakundearen likideziari eusteko.
  • Enpresako giza baliabideak hautatzeko eta prestatzeko arloetako administrazio-kudeaketak egitea, indarrean dagoen araudiari eta enpresa-politikari jarraiki, eta saileko arduradun nagusiak gainbegiratuta.
  • Enpresaren lan-kudeaketaren arloan administrazio-laguntza ematea, indarreko araudira egokituta eta saileko arduradun nagusiak gainbegiratuta.
  • Merkataritza-jardueraren administrazio-kudeaketak egitea, eta eratorritako zerga-betebehar jakin batzuei dagokien euskarri-dokumentazioa erregistratzea.
  • Bezeroari/erabiltzaileari arreta emateko jarduerak gauzatzea administrazio- eta merkataritza-eremuan, ezarritako kalitate-mailak eta enpresaren/erakundearen irudiarekin lotutakoak ziurtatuta.
Prestakuntza plana

Heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak honako hauek dira:

  • Enpresa-komunikazioa eta bezeroarentzako arreta.
  • Salerosketako administrazio-eragiketak.
  • Enpresa eta Administrazioa.
  • Informazioaren tratamendu informatikoa.
  • Kontabilitate-teknika.
  • Giza baliabideen administrazio-eragiketak.
  • Kontabilitate-dokumentazioaren tratamendua.
  • Ingelesa.
  • Enpresa ikasgelan.
  • Diruzaintza kudeatzeko eragiketa osagarriak.
  • Laneko prestakuntza eta orientabidea.
  • Lantokiko prestakuntza.
Ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Enpresa publiko zein pribatuetan lan egitea :

  • Administrari laguntzailea.
  • Bulegoko laguntzailea.
  • Kobrantza eta ordainketen administrari laguntzailea.
  • Merkataritzako administraria.
  • Langileen kudeaketako administrari laguntzailea.
  • Administrazio publikoetako administrari laguntzailea.
  • Harreragilea.
  • Bezeroarentzako arretako langilea.
  • Diruzaintzako langilea.
  • Ordainbideetako langilea.

Ikasten jarraitu:

  • Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
  • Lanbide Heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren arabera lanbide-moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.
  • Batxilergoa edozein modalitatetan.
  • Batxilergoko ebaluazio-probak prestatzea (soilik enborreko blokeko aukerako ikasgaiak).
Zein dira irteera profesionalak?
Profesional honek enpresa handietan, ertainetan eta txikietan egiten du lan, edozein jarduera-sektoretan, eta bereziki zerbitzuen sektorean, bai eta administrazio publikoetan ere, enpresa eta erakunde horien administrazio- eta kudeaketa-zereginetan administrazio-laguntza eskainiz eta bezeroei eta herritarrei arreta eskainiz.
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.