Internacionalización
Lanbide Heziketaren helburu nagusietako bat da etengabe egokitzea enpresetako langile kualifikatuen eskaeretara. Gure erkidegoko enpresa gehienek nazioartekotzea erronka estrategiko gisa hartu dute merkatuak garatzeko eta irekitzeko.
Joera berri horrek bultzatu du Nafarroako Lanbide Heziketak nazioartekotzearen erronka bere gain hartzea eta beste herrialde batzuetako enpresetan eta erakundeetan prestakuntza bultzatzea, Europar Batasunak finantzatutako ekimen eta programen bidez.
Nazioarteko mugikortasunek oso eragin positiboa dute ikasleengan. Ezagutzak eta gaitasunak eskuratzen laguntzen dute, parte-hartzaileak gero nazioarteko karrera profesionala egiteko joera handiagoa duten pertsonak bihurtuz.
Enpresek nazioarteko esperientziak baloratzen dituzte, langileen artean erabakitzeko eta arazoak konpontzeko gaitasuna, norberarekiko konfiantza, tolerantzia edo jakin-mina bezalako alderdiak aurkitu nahi dituztelako, horiek baitira, hain zuzen ere, nazioarteko mugikortasun-programek sustatzen dituzten nortasun-ezaugarrietako batzuk.