CONTACTO
m Hasiera 5 Idazkaritza 5 Matrikula 5 Aurrez aurreko ikasleak

Aurrez aurreko ikasleak

LEHEN ALDIZ MATRIKULATZEN DIREN IKASLEAK

Matrikula-prozesua arautzen duen araudiaren arabera, honako fase hauek ditu:



  1. IZENA EMATEA: Nahi diren plazak modu telematikoan edo presentzialean eskatzen dira. Ikusi onarpen-prozesua

  2. Parte-hartzearean BERRESPENA: GOI-MAILAKOENTZAT BAKARRIK

  3. BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK: Hezkuntza Sailak ezarritako baremoak aplikatzen ditu eta espezialitate eta txanda bakoitzean onartutakoen zerrendak argitaratzen ditu.

  4. MATRIKULA: Matrikula modu presentzialean egiten da Zentroan.


Ikasle guztiek ikasturte bakoitzerako ezarritako epeetan matrikulatu beharko dute nahitaez. Indarrean dagoen araudiak ezartzen duenez, epe horietan egin ezean, aurten lortu duten edo aurreko ikasturtean zuten plaza galduko dute.

MATRIKULA FORMALIZATZEAN AUKERA HOBETZEA

  1. Lehentasunezkoa ez den aukera batean plaza lortzen duen pertsonak, MATRIKULA formalizatzean, “aukera hobetzearen” eta “aukera ez hobetzearen” artean aukeratu behar du.
    • aukeraren hobekuntzak” onarpen-prozesuan parte hartzen jarraitzea ahalbidetzen du, eta, horrela, lehentasunezko beste aukera batean plaza bat lortu ahal izango da.
    • aukera ez hobetzeak” esan nahi du matrikula formalizatzean onarpen-prozesua amaitzea.
  2. Matrikula egin eta plaza berri bat lortzen duenak, aukera hobetuta, lortutako plaza berrian BERRIRO MATRIKULATU BEHAR DU. Horrela egiten ez badu, zeukan plaza galduko du, bai eta lortutako plaza berria ere; prozesu arruntean parte hartzen jarraitzen du gainerako aukeretan.

 


 

MAILAZ IGOTZEN EDO ERREPIKATZEN DUTEN IKASLEAK

Gogoratu ikastetxeak ikasturte bakoitzerako ezarritako epeetan matrikulatu behar duzula nahitaez, mailaz igoko bazara edo errepikatuko baduzu; bestela, aurreko ikasturtean lortutako plaza galduko da. Tutoreak prozesu horri buruzko informazioa emango dizu.

Skip to content
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.