Baliozkotzeko eskaera
Baliozkotzea prozedura bat da, zeinaren bidez onartzen baita hezkuntza-sistemako ikasketa ofizial batzuek baliozkotzeko eskatzen den lanbide-moduluaren edo lanbide-moduluen ikaskuntzaren emaitzak dituztela.
Lanbide Heziketako zikloetako lanbide-moduluen baliozkotzeak eskatzeko, ikastetxe ofizial batean matrikulatuta egon behar duzu.
Matrikulatuta zauden modulu baten baliozkotzea eskatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Egindako ikasketen noten ziurtagiri akademikoa (beste ikastetxe batean ikasi baduzu)
- NANaren fotokopia
Baliozkotzeko eskaera ebazten ez den bitartean, interesdunak eskoletara joan behar du eta dagozkion ebaluazioetara eta irakaskuntza-jardueretara aurkeztu.
Moduluak baliozkotzeko araudia eta taulak hemen ikus ditzakezu: TodoFP.es edo Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren web orriaren bidez.
Ezin baduzu zentrora zuzenean etorri, inprimaki hau erabil dezakezu: eskabidea, NANa eta beharrezkoak diren ziurtagiriak.
| Erantsia |
|---|
| SOLICITUD DE CONVALIDACIÓN DE MÓDULO.pdf |
