m Inicio 5 Hezkuntza eskaintza 5 Auxiliar en Operaciones de tratamientos de datos, ofimática y archivo

Auxiliar en Operaciones de tratamientos de datos, ofimática y archivo

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ondoko etapan adimen-desgaitasunari lotutako hezkuntza-premia bereziak dituzten gazteei zuzendua, baldin eta gazte horien desgaitasun-mailak aukera ematen badu prestakuntza amaitzean gutxienez enplegu-zentro berezietan laneratzeko.

LH zikloa LH berezia
Ikastetxea Maria Ana Sanz
Txanda Goizez
Saila Administrazio-familia
Iraupena 4.000 ordu
Eredua Gaztelera

Sartzeko baldintzak

  • 16-21 urte, biak barne, Lanbide Heziketa Bereziko Zikloaren hastapen-urteko abenduaren 31 baino lehen beteak.
  • DBHko graduatu-titulua lortu ez izana.
  • EHKB edo DBH hezkuntza-laguntzarekin ikasi izana.

Zikloaren informazioa

Lanbide-moduluak: Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko 1. mailako gaitasun-unitateei lotuta daude. Oinarrizko Lanbide Heziketako titulu batean sartuta egon daitezke, edo Lanbide Kualifikazioen Sistema Nazionalari dagozkion 1. mailako beste konpetentzia-atal batzuekin bat etorri.

Etengabeko ikaskuntzako konpetentziei lotutako lanbide-moduluak, ikasleen berariazko premietara egokituak: modulu soziolinguistikoa eta modulu zientifiko-teknologikoa, eta autonomia pertsonaleko eta lan-orientazioko modulua. Modulu horien bidez, oinarrizko gaitasunak garatuko dira, aurreko hezkuntza-etapetan eskuratutako trebetasunak finkatu eta praktikan jarriko dira, eta helduaroan eta lan-bizitzan hobeto moldatzeko aukera emango dieten ezagutza berriekin aberastuko dira.

Tutoretza: Tutoretza eta hezkuntza-orientazioa bereziki kontuan hartuko dira ziklo honetan. Tutoretza-ekintzak ikasleen banakako eta taldeko hezkuntza-prozesua bideratuko du. Tutoretza eta lanbide-orientazioa ikasleen beharretara egokituz egingo dira.

Lantokiko Prestakuntzako modulua (LP): Lanbide-modulu hau nahitaez eman behar da zikloaren azken bi ikasturteetan, oro har, eta 300 orduko iraupena izango du. Azken ikasturtean LH dualeko programak garatu ahal izango dira.

Programaren ziurtagiria: Lanbide Heziketa Bereziko ziklo bat egiten ari den ikasleak ez du Oinarrizko LHko titulu bat lortuko, baizik eta ziurtagiri akademiko bat, gainditutako lanbide-moduluak jasoko dituena, bai etengabeko ikaskuntzari lotutakoak, bai 1. mailako konpetentzia-atalei lotutako moduluak.
Ziurtagiriak Kualifikazioen eta Lanbide Heziketaren Sistema Nazionalean eskuratutako lanbide-gaitasunak egiaztatzeko ondorioak izango ditu.

Zikloaren antolaketa

Ordutegia

Lanbide-moduluak (asteko ordutegia) 1. 2. 3. 4. Guztira
Soziolinguistikoa 7 7 7 7 980
Zientifiko-teknologikoa 5 5 4 4 630
Autonomia pertsonala eta lan-orientazioa 2 2 3 3 350
Tutoretza 1 1 1 1 140
Artxiboa eta komunikazioa 7 7 7 7 980
Datuen tratamendu informatikoa 4 4 4 4 560
Ofimatikako oinarrizko aplikazioak 4 4 4 4 560
Lantokiko prestakuntza 300
Lantokiko prestakuntza (300 ordu)
Lanaldian, enpresa laguntzaileetan.
Prestakuntza DUALA
Lanaldian, enpresa laguntzaileetan.

TITULUA: Laguntzailea

LANPOSTUAK:

  • Bulegoko laguntzailea
  • Zerbitzu orokorretako laguntzailea
  • Informazio-laguntzailea
  • Digitalizazio-laguntzailea
  • Artxiboko laguntzailea
  • Datuen grabatzaile-egiaztatzailea
  • Korrespondentziaren sailkatzailea eta/edo banatzailea
  • Ordenantza
  • Dokumentu-operadorea
  • Kutxazaina
  • Telefonista
Skip to content
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.