Sareko Informatika sistemen Administrazioa
Informatika-sistemak konfiguratzea, administratzea eta mantentzea, sistemaren baliabideen eta zerbitzuen funtzionaltasuna eta osotasuna bermatuz, eskatutako kalitatearekin eta indarrean dagoen araudia betez.
| LH zikloa | Goi-mailako prestakuntza zikloa | 
| Ikastetxea | María Ana Sanz | 
| Aldía | Arratsaldez | 
| Mintegia | Informatika eta Komunikazioa | 
| Iraupena | 2000 ordu | 
| Hizkuntza | Euskaraz | 
Sartzeko baldintzak
Zuzeneko sarbidea:
- Batxilergoko titulua edo Batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren egiaztagiria izatea.
 - Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gaindituta izatea.
 - Teknikari titulua izatea (Erdi Mailako Lanbide Heziketa).
 - Goi-mailako teknikariaren titulua, teknikari espezialistaren titulua edo ikasketa akademiko baliokidea izatea.
 - BBBko 3. maila gainditu izana (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna).
 - Unibertsitatera Bideratzeko Ikastaroa (UBI) gainditu izana.
 - Edozein unibertsitate-titulu edo baliokidea izatea.
 
Proba bidez sartzea (aurreko baldintzaren bat ez dutenentzat)
- Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean gutxienez 19 urte izatea eskatzen da, edo 18 urte izatea teknikari-titulua dutenentzat).
 - 25 urtetik gorakoek unibertsitatean sartzeko proba gainditu izana.
 
			Profesional honek datuak kudeatzeko sistemak eta sareen azpiegitura (intranet, internet eta/edo estranet) dituzten erakundeen informatika-arloan egiten du lan.
FAQs
Zer ikasi eta egingo dut?
Profesional hau gai izango da:
- Zerbitzariko sistema eragileak administratzea, softwarea kalitate-baldintzetan instalatuta eta konfiguratuta, sistemaren funtzionamendua ziurtatzeko.
 - Sareko zerbitzuak administratzea (webgunea, mezularitza elektronikoa eta fitxategien transferentzia, besteak beste), eta softwarea instalatzea eta konfiguratzea, kalitate-baldintzetan.
 - Datu-baseak ezartzea eta kudeatzea, kudeaketa-softwarea kalitate-baldintzetan instalatuta eta administratuta, ustiategiaren ezaugarrien arabera.
 - Hardware gailuen errendimendua ebaluatzea, eta funtzionamendu-beharren arabera hobetzeko aukerak identifikatzea.
 - Sare telematikoen azpiegitura zehaztea, eskemak eginda eta tresneria eta elementuak hautatuta.
 - Sare telematikoen azpiegituretan komunikazio-tresneria integratzea, konfigurazioa zehaztuz, konektagarritasuna ziurtatzeko.
 - Erabiltzaileak ustiapeneko zehaztapenen arabera administratzea, sistemaren baliabideen eskuragarritasuna eta sarbideak bermatzeko.
 - Sistemaren disfuntzioak diagnostikatzea eta funtzionaltasuna berrezartzeko neurri zuzentzaileak hartzea.
 - Bere arloko baliabideen mantentze-lanak kudeatzea eta/edo egitea (horiek programatzea eta betetzen direla egiaztatzea), lan-kargen eta mantentze-planaren arabera.
 
Ikasketa-plana
Heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak honako hauek dira:
- Sistema eragileak ezartzea
 - Sareak planifikatzea eta administratzea
 - Hardware oinarriak
 - Datu-baseak kudeatzea
 - Markatzeko lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak1
 - Ingeles profesionala
 - Digitalizazioa ekoizpen-sektoreei aplikatuta
 - Iraunkortasuna ekoizpen-sektoreei aplikatuta
 - Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I
 - Sistema eragileak administratzea
 - Sareko zerbitzuak eta Internet
 - Web aplikazioak ezartzea
 - Datu-baseak kudeatzeko sistemak administratzea1
 - Segurtasuna eta erabilgarritasun handia
 - Modulu arteko proiektua
 - Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II
 - Hautazko proiektu profesionala
 
Ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?
Ondorengo lanpostuetan lan eginez:
- Sistemen administrazioko teknikaria.
 - Informatikako arduraduna.
 - Internet zerbitzuetako teknikaria.
 - Mezularitza elektronikoko zerbitzuetako teknikaria.
 - Laguntza eta euskarri teknikoko langilea.
 - Telelaguntzako teknikaria.
 - Datu-baseen administrazioko teknikaria.
 - Sareetako teknikaria.
 - Sistemen gainbegiratzailea.
 - Komunikazio-zerbitzuetako teknikaria.
 - Web inguruneetako teknikaria.
 
Ikasten jarraitu:
- 
Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
 - 
Lanbide Heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren arabera lanbide-moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.
 - 
Batxilergoko ebaluazio-probak prestatzea (soilik enborreko blokeko aukerako ikasgaiak)
 - 
Unibertsitate-irakaskuntzak, indarrean dagoen araudiaren arabera baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin
 
Zein dira irteera profesionalak?
Profesional honek datuak kudeatzeko sistemak eta sareen azpiegitura (intranet, internet eta/edo estranet) dituzten erakundeen informatika-arloan egingo du lan.
