m Inicio 5 Hezkuntza eskaintza 5 Marketing y publicidad online

Marketing y publicidad online

Merkataritza-enpresa bat eratzeko eta abian jartzeko beharrezko kudeaketak egitea, enpresaren errentagarritasun ekonomikoa eta finantzarioa bideratuko duten beharrezko finantza-baliabideen lorpena planifikatuz eta kudeatuz…

LH zikloa Goi-mailako LH
Ikastetxea Maria Ana Sanz
Txanda Arratsaldez
Saila Merkataritza eta Marketina
Iraupena 2.000 ordu
Eredua Gaztelera

Sartzeko baldintzak

Goi-mailako ziklo batean sartzeko, baldintza hauetakoren bat bete behar duzu:

Zuzeneko sarbidea:

  • Batxilergoko titulua edo Batxilergoko ikasgai guztiak gainditu izanaren egiaztagiria izatea.
  • Batxilergo esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila gaindituta izatea.
  • Teknikari titulua izatea (Erdi Mailako Lanbide Heziketa).
  • Goi-mailako teknikariaren titulua, teknikari espezialistaren titulua edo ondorio akademikoetarako baliokidea izatea.
  • BBBko 3. maila gainditu izana (Batxilergo Bateratu Balioaniztuna).
  • ​Unibertsitatera Bideratzeko Ikastaroa (UBI) gainditu izana.
  • Edozein unibertsitate-titulu edo baliokidea izatea.

Proba bidez sartzea (aurreko baldintzaren bat ez dutenentzat):

  • Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba gainditu izana (proba egiten den urtean gutxienez 19 urte izatea eskatzen da, edo 18 urte izatea teknikari-titulua dutenentzat).
  • 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditu izana.
Profesional honek edozein produkzio-sektoretako enpresetan egiten du lan, eta, batez ere, merkataritzaren eta marketin publiko eta pribatuaren sektorean, eta marketineko, merkataritza-ikerketako, publizitateko eta harreman publikoetako jarduerak planifikatu, antolatu eta kudeatzen ditu.

FAQ

Zer ikasi eta egingo dut?
  • Merkataritza-enpresa bat eratzeko eta abian jartzeko beharrezko kudeaketak egitea, enpresaren errentagarritasun ekonomikoa eta finantzarioa bideratuko duten beharrezko finantza-baliabideen lorpena planifikatuz eta kudeatuz.
  • Merkatuei buruzko informazio fidagarria lortzea, aztertzea eta antolatzea, estatistika-teknikak aplikatuta, eta informazio-sistema eraginkorra (SIM) ezartzea, marketin-ekintzak egiten laguntzeko.
  • Inkestatzaile eta/edo elkarrizketatzaile taldeak antolatzea eta inkestak eta/edo elkarrizketak egitea, landa-lana planifikatuz eta merkataritza-ikerketako planean finkatutako helburuak betetzeko ezarritako teknikak eta prozedurak erabiliz.
  • Marketin-politikak eta -planak egiten eta horien jarraipena egiten laguntzea, marketin-mixeko aldagaiak aztertuta, enpresak zehaztutako merkataritza-helburuak lortzeko.
  • Enpresaren publizitate-bitartekoen plana egitea, behar bezala konbinatuta, eta haren jarraipena eta kontrola egitea, osorik gauza dadin.
  • Merkatuan produktu eta/edo zerbitzuen merkaturatzea eta ezarpena kudeatzea, marketin-estrategia eta sustapen-ekintza egokiak aplikatuta, erakundearen marketin-planean ezarritakoaren arabera.
  • Marketin digitaleko ekintzak planifikatzen eta egiten ditu, eta, horretarako, web-orriak eta Internet bidezko komunikazio-sistemak kudeatzen ditu, enpresaren merkataritza elektronikoko politikaren helburuak betetzeko.
  • Publizitate-, sustapen- eta informazio-materialak egitea, publizitatearen arloan indarrean dagoen araudia errespetatuta, eta edizio- eta diseinu-teknika eta -aplikazio informatikoak erabilita hainbat euskarritan, programatutako planen arabera hedatzeko.
  • Marketineko eta komunikazioko ekitaldiak antolatzea eta kudeatzea, briefinga interpretatzea, hornitzaileak, aktoreak eta agenteak kontratatzea, eta ekitaldiak laguntzea eta zuzentzea, enpresa-komunikazioko planean ezarritakoa betetzeko.
  • Merkataritza-eragiketetan esku hartzen duten operadore eta erakunde guztiekin ingelesez erraztasunez komunikatzea, hitzez zein idatziz.
Prestakuntza-plana

Heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluak honako hauek dira:

  • Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa.
  • Merkataritza-ikerketa.
  • Landa-lana merkataritza-ikerketan.
  • Produktuak eta zerbitzuak merkaturatzea.
  • Marketin-politikak.
  • Komunikabideak eta komunikazio-euskarriak.
  • Bezeroarentzako, kontsumitzailearentzako eta erabiltzailearentzako arreta.
  • Marketin digitala.
  • Komunikazio-materiala diseinatzea eta lantzea.
  • Harreman publikoak eta marketin-ekitaldien antolaketa.
  • Ingelesa.
  • Laneko prestakuntza eta orientabidea.
  • Marketin- eta publizitate-proiektua.
  • Lantokiko prestakuntza.
Ikasketak amaitzean, zer egin dezaket?

Honela lan egin:

  • Produktuburuaren laguntzailea.
  • Marketineko teknikaria.
  • Publizitateko teknikaria.
  • Harreman publikoetako teknikaria.
  • Marketin- eta komunikazio-ekitaldien antolatzailea.
  • Publizitate-enpresetako baliabideetako laguntzailea.
  • Komunikabideetako emisioaren edo kurtsoaren kontrolatzailea.
  • Merkatu-azterketetako eta iritzi publikoko teknikaria.
  • Landa-lanetako teknikaria.
  • Inkestatzaileen ikuskatzailea.
  • Inkesta eta zentsuen agentea.
  • Merkatuen ikerketetarako datuen kodetzailea.

Ikasten jarraitu:

  • Lanbide-espezializazioko ikastaroak.
  • Lanbide Heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren arabera lanbide-moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.
  • Batxilergoko ebaluazio-probak prestatzea (soilik enborreko blokeko aukerako ikasgaiak).
  • Unibertsitate-irakaskuntzak, indarrean dagoen araudiaren arabera baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.
Zein dira irteera profesionalak?

Profesional honek edozein produkzio-sektoretako enpresetan egiten du lan, eta, batez ere, merkataritzaren eta marketin publiko eta pribatuaren sektorean, eta marketineko, merkataritza-ikerketako, publizitateko eta harreman publikoetako jarduerak planifikatu, antolatu eta kudeatzen ditu.

Skip to content
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.